Albisteak

Txikitasunian Haundi asteburua ospatuko dute hilaren 15, 16 eta 17an Arroabean

Bi urteko etenaldiaren ostean, Txikitasunian Haundi asteburua antolatu dute hilaren 15, 16 eta 17rako Arroabean. Ostiraletik larunbatera bitartean, mota guztietako ekintzak antolatu ditu Txikitasunian Haundi elkarteak Txara kooperatiba eta Arroa Beheko Festa Batzordearen laguntzarekin.

Hilaren 15ean bertso trama izango da, iluntzeko 22:00etan hasita. Larunbatean, berriz, egun osoko egitarauaz gozatzeko aukera izango da: goizeko 9:00etan, ‘Arrua bira’ egingo dute; 17:00etan, IV. Txikitasunian Haundi mus txapelketa jokatuko dute eta 22:00etan, Iratzar erromeriak kontzertua eskainiko du. Asteburuari amaiera biribila emateko, baserritar eta artisauen azoka egingo dute, goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00ak arte. Inguruko barazki, ogi, gazta, esti, arropa, bitxi edota xaboiak eskuratzeko aukera izango da bertan. 23 postu baino gehiago egongo dira eta taloak dastatzeko aukera ere izango da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide