Albisteak

Udaletxean jarri da kanpandorreko erlojua

Eztabaida bat baino gehiagorako eman duen erlojuak badu jada bere lekua, udaletxean jarri dute. Aste honetan zehar doikuntzak eta frogak egiten ari zaizkie ordua ondo jo dezan eta erlojuari buruzko informazio panelak ere jartzekotan dira. Irudietan ikus daiteke auzolanean aritu den laukotea; Jon Egiguren, Manuel Arregi, Xanti Zabala eta Jesus Illarramendi.

Kokapenarekin lotuta egindako azken aldaketez galdetuta, esan digute erlojuaren engranaje hauek ardatz bat dutela zuzenean kanpandorrea zeharkatuz hango erlojuaren orratzak mugitzen dituena. Leku honetan ordea erloju hori falta zen eta beste bat egokitu dute ordua ikus ahal izateko. Erloju honek alderantzizko norabidea du ordea, kanpandorrean plazara begira dago erlojua eta hemen barrurantz (engranajeei begira) eta moldaketa hori egin behar izan diote.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide