Albisteak
Urepeleko eta Zestoako ekoizleak elkar ezagutzeko topaketaren hitzordu berria uztailaren 24an izango da
— 2024-07-23Uztailaren 17an egitekoa zen Urepeleko eta Zestoako ekoizleak elkar ezagutzeko topaketa uztailaren 24an egingo da. Ekimen honek inguruko hainbat proiektu ezagutu eta eskualdeko tokiko ekoizpenari buruz ikasteko aukera eskaintzea du helburu.
Egitarauaren arabera, goizeko 10:00etan elkartuko dira Amilibia baserrian eta jarraian Sakona-Komuntzo, Ertxiñeko, Ekain eta Azpeitiko Elikagunea ere ezagutuko dituzte. Egunean zehar, bertaratzen direnek, gertutik ezagutu ahal izango dute proiektu horietako bakoitza eta hobeto ulertu ahal izango dituzte bertako ekoizleek erabiltzen dituzten teknikak eta prozesuak.
Jardunaldiaren baitan Ekain sagardotegian bazkaria izango da eta bertako produktuez gozatzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Izen-ematearen kostua 20 €-koa da, bazkaria barne. Plazak mugatuak direnez, interesatuei lehenbailehen izena ematea gomendatzen zaie. Izena emateko, mezu elektronikoa bidali behar da komunikazioa@zestoa.eus helbidera.
Egin zaitez bazkide