Albisteak
Urrezko aizkolari eta harri-jasotze txapelketen kanporaketak jokatuko dituzte igande honetan Aizarnan
— 2021-01-12Urrezko aizkolari eta harri-jasotze txapelketen kanporaketak jokatuko dituzte igande honetan Aizarnako frontoian, eguerdiko 12:00etan hasita. Pandemia dela eta, publikorik ez dela izango jakinarazi du Udalak. Hala ere, saioa ikusteko aukera izango da, igandean bertan, arratsaldeko 16:00etan hasita, ETB1en.
Aizkoran, Eusko Label sariaren barruan arituko dira hiru bikote: Txapartegi eta Peñagarikano, Zaldua eta Elorriaga II eta Etxeberria eta Otaegi. Bikote bakoitzak 27 enbor moztu beharko ditu.
Emakumezkoen Urrezko Harri-Jasotze txapelketan Udane Ostolaza eta Aroa Sanchezen artean izango da norgehiagoka. Gizonezkoen txapelketan, berriz, Jagoba Otaegi, Mikel Lopetegi Urra eta Jon Irañeta arituko dira eta 100 kiloko kopa, kubikoa eta bola erabiliko dituzte.
Egin zaitez bazkide