Zaborrontziak
— 2018-11-14Ekainetik nengoen ezer idatzi gabe komunitatean eta lehengo astean apustuei buruz arittu nintzen. Ez zen nire asmoa horren denbora tarte gutxirekin berriro idaztea, baina tira, hemen nauzue berriro.
Erdikalean lehengo zaborrontziak kendu eta berriak jarri dituzte. Nire harridurarako lau zeuden tokian bi bakarrik jarri dituzte, plastikoa eta errefesurentzako soilik. Alegia, bapatean badirudi organikorik eta paperik ez dugula birziklatu beharrik.
Ez dut ulertzen zergaitia. Zer egingo dut organikoa eta papera baditut? Poltsikoan sartu eta etxera eraman?
Hezkuntzan inbertitzen dugu, erakutsiz jendeari birziklatu egin behar dela, zabor sistema birziklapenean dago oinarritua, haurrentzako Agenda 21 deiturikoak antolatzen ditugu… baina Erdikalean modu batera jokatu behar dugu eta Laranjadi plazan beste modu batera?
Nire iritzirako horrek nahasketa soilik sortzen du eta ondorengo egoera sor dezake: Erdikalean ez badut birziklatzen, ondoko kalean zergatik birziklatu behar dut? Eta orduan, aurrera egin dugun guztia, atzerantz egingo dugu.
Jonek proposamen bat egin du kexen inguruan, hau da, kalean kexaka jardun beharrean, gure iradokizunak bideratzeko interneteko lotura erakutsi digu. Nik beste proposamen bat egingo dut: papera badaukagu Erdikalean botatzeko, zaborrontzirik ez dugunez, paper horretan idatzi gure kexa/iradokizuna eta udaletxe azpian dagoen buzoian bota.
Egin zaitez bazkide