Albisteak

Zaintzaren inguruko jardunaldiak egingo dituzte gaur goizean Azpeitian

Zaintzaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu Irauli Zaintza plataformak gaur goizerako. Minutu gutxi barru hasiko dira jardunaldiak, Azpeitiko Urola Erdiko Mankomunitatearen Areto Nagusian. Jardunaldiak online jarraitzeko aukera izango da lotura honetan.

‘Zaintzarako euskal sistema publiko eta unibertsal baterantz’ lelopean antolatu dituzte jardunaldiak eta zaintza arloko adituek hartuko dute parte. Bertan izango dira Ana García Mendoza, Pilares Fundazioko kidea, Iñaki Lasagabaster, EHUko Administrazio Zuzenbideko katedraduna edo Yolanda Jubeto EHUko ekonomialari feminista.

Zaintza duinen eta pertsonen autonomiaren aldeko gizarte-erakundeen inguruko mahai-ingurua ere egingo dute eta elkarte ezberdinetako ordezkariek hartuko dute parte.

Hemen egitaraua:

  • 09:30-09:45: Harrera eta akreditazioa
  • 09:45-10:00: Ongietorria: Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea. Aurkezpena: Xanti Ugarte Irauli Zaintza plataformako kidea.
  • 10:00-11:00: Pilares Fundazioa. Ana Garcia Mendoza, lan komunitarioko masterrean psikologoa. Proiektu teknikaria (Madril).
  • 11:00-11:45: Egoitzak eta zuzenbidea. Iñaki Lasagabaster, Administrazio Zuzenbideko katedraduna EHUn.
  • 11:45-12:30: Nola josi politika publikoa bizitzaren sarean? Yolanda Jubeto, Euskal Herriko Unibertsitateko ekonomialari feminista.
  • 12:30-12:50: Atsedena.
  • 12:50-14:00: Zaintza duinen eta pertsonen autonomiaren aldeko gizarte erakundeen mahai-ingurua. Parte hartzaileak:
    • Pentsionistak Martxan. Bizkaia. Ion Fano.
    • Egoiliarren familiarren elkartea. Gipuzkoa. Xabi Pierrudes.
    • Malen Etxea zaintzaile etorkinen elkartea. Silvia Carrizo.
    • Olatukoop. Ekonomia Sozial Eraldatzaileen Kooperatiba. Beñat Irasuegi.
    • ONEKA. Arantza Corrales.
    • Gipuzkoako Pentsionistak. Maritxu Serrano.
  • 14:00-14:15: Ondorioak eta itxiera.

Argazkia: Irauli Zaintza plataformaren aurkezpen ekitaldia




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide