Ondoren eta beti ere gutxienekoak ematen badira, ideiatik pasa eta lanketa sakonago bat egingo da, bertan, merkatu eta bezeroak egin beharreko inbertsio, gastu eta gainontzekoak zehazten saiatuz. Prozesu hau bukatutzat emango da ENPRESA PLANA edo TXOSTENA amaitzearekin.
Une gakoa dator orain, enpresa plana garatu ondoren erabakia hartzeko unea da, ENPRESA SORRERA ala ez eta hor eskuragarri ipiniko dira pertsona ekintzaileari izaera juridiko desberdinen inguruko informazioa, finatziazio aukerak eta laguntzen inguruko informazioa.
Enpresa sortzeko erabakiarekin aurrera jarraitzen badu ekintzaileak, KONTSOLIDAZIO fasera pasa dela esan daiteke eta hor, 3 urtez, gertuko jarraipena jasoko du. Nola? Dituen kezkak argituz, behar dituen baliabideak eskura ipiniz eta azken batean, sortu berri den enpresaren biziraupena helburu nagusia delarik.