Albisteak

Zestoa eremu gorrian sartzearen ondorioz ezarriko diren neurri murriztaile orokorrekin oharra kaleratu du alkateak

Zestoa eremu gorrian sartzearen ondorioz ezarriko diren neurri murriztaile orokorrekin alkatatze oharra kaleratu du Udalak:
“Osasun agintaritzak, gaur apirilak 19, argitaratu duen ebazpenean Zestoa eremu gorrian kokatu du. Ondorioz, lehendakaritza dekretuak ezartzen dituen ondoko neurri murriztaileak, bihar asteartea apirilaren 20tik aurrera, indarrean sartuko dira:
1- Udal itxiera perimetrala: salbuetsitako kasuengatik izan ezik, ezingo da udalerritik ez atera eta ez sartu.
2- Barneko ostalaritza soilik 6,30-9,30 eta 13,00-16,30 ordutegira mugatuko da. Terrazetarako baldintzak aurreko berberak izaten jarraituko dute.
3- Lehiaketa federatuan izan ezik, barruko kirol jarduera lau pertsonetara mugatuko da eta kirol azpiegituretako aldagelak ezingo dira erabili.
Osasun agintaritzak astelehenetan argitaratzen duen udalerrien ebazpen berriek bestelakorik adierazi arte iraungo dute neurri murriztaile hauek indarrean.”
Zestoan, 2021eko apirilaren 19an
Mikel Arregi Urrutia
Zestoako alkatea



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide