Albisteak

Zestoa eta mugakide diren herrietako bizilagunek %50eko deskontua izango dute Ekainberriko sarreretan

Zestoa eta Zestoarekin mugakide diren herrietako bizilagunek Ekainberri bisitatu ahal izango dutela azaldu Arazik. Zestoa, Deba, Aia, Aizarnazabal, Azpeiti, Errezil eta Zumaiako bizilagunek izango dute erreplika bisitatzeko aukera. Bisitariek %50eko deskontua izango dute sarrerak erosterako orduan. Sarrerak aurrez erosi beharko dira 943 86 88 11 telefonora deituta edo Ekainberriren webgunean. Erreserba egindakoan, Zestoara etortzea justifikatzeko balioko duen agiri bat bidaliko zaie mugakide diren herrietako bizilagunei.

Erreplikako arduradunek azaldu dute erreserba egiten dutenek ‘Ekain Fast’ deituriko zerbitzua kontratatu ahal izango dutela. Zerbitzu horrekin, Ekaingo kobazuloaren erreplikara bisita gidatua, eta Euskal Herriko Labar Artearen Erakusketa Gelara eta dendara sartzeko sarrera eskuratu ahal izango dute. Saioak gidatuak izango dira eta gehienez bost pertsonako taldeak osatuko dituzte eta segurtasun neurria guztiak bete beharko dira.

Informazio gehiagorako deitu 943 86 88 11 telefono zenbakira.

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide