Albisteak
Zestoako Hiri Antolamendirako Plan Orokorra osatzen joateko bi tailer egingo dituzte datozen bi asteetan
— 2018-10-26Zestoako Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) osatzen hari da Udala eta datozen asteetan bi tailer antolatu dituzte herritarren ekarpenak jasotzeko. Lehena, datorren astelehenean izango da (hilak 29). Han, kultura, natura eta etxebizitzen gaiak jorratuko dituzte. Bigarren tailerra, aldiz, hilaren 7an egingo dute eta hornidura eta jarduera ekonomikoei buruz hitz egingo dute. Bi hitzorduak arratsaldeko 18:00etan izango dira, Udaletxean.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide