Zestoako ikastetxean azken egunotan izandako gertakarien aurrean, adierazpena egin du zuzendaritzak
Danbolin— 2021-06-24Zestoako ikastetxeko zuzendaritzak ondorengo oharra bidali digu eskolan izandako gertakariak gogor salatuz:
Pasa diren azken egunetan, hainbat “ezezagunek” eskolan txikizioak, suak egin, pintadak, zakarrontziak erre dituzte; baita lotsa gutxirekin eskolako eraikinera sartu ere!
Gogor salatzen ditugu ekintza bandaliko zentzugabe hauek. Gure eskuetan dagoen guztia egingo dugu, kalteak ahalik eta azkarren konpontzeko eta errudunak identifikatu eta zigortzeko.
Aski da!