Zestoako pentsiodunak asteleheneroko elkarretaratzeetara itzuliko dira

Udako etenaldiaren ostean, bueltan izango dira pentsio, osasun eta zerbitzu publiko duinak aldarrikatzeko elkarretaratzeak. Hala iragarri du 3Z taldeak eta datorren astelehenetik aurrera, astero bilduko dira, eguerdiko 12:00etan, Gurutzean.