Albisteak

Zinebi jaialdian “Euskal zuzendari onenaren” saria irabazi du ZULO film laburrak

Amancay GaztaƱagak eta Erika Olaizolak zuzendutako ZULO film laburrak “Euskal zuzendari onenaren” saria irabazi du Bilboko Zinebi jaialdian. Ostiralean Bilboko Arriaga antzokian egindako ekitaldian jaso dute saria.

Film labur horrekin irabazten duten bigarren saria da Zinebin eskuratu dutena. Duela aste batzuk Lekeitioko Euskal Zine Bileran amateur mailako film labur onenaren saria irabazi zuten.

Hemen ikus dezakezue ZULO filmeko zuzendari eta protagonistei egin genien elkarrizketa.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide