Albisteak

Umeen Eguna izango da ostiralean Gaztetxean

Gaztetxearen XXIX. urteurrena ospatzen apirila guztian zehar. Datorren ostiralean, apirilak 13, haurrentzako txanda izango da. Arratsaldeko 17:00etan hasita, marabal tailerra edota mural margotzea egingo dituzte. Ondoren, txokolatadaz gozatzeko aukera izango dute txikienek eta karaokean abestuz emango diote amaiera arratsaldeari.

Urtemugako ospakizunekin jarraituz, apirilaren 27an, ostirala, musikaren txanda izango da. Rural Zombies eta Sofa taldeen musikaz gozatzeko aukera izango.

Urtemugari amaiera emanez, apirilaren 28an, larunbata egun nagusia izango da. Egun osoko egitaraua antolatu dute Gazte Asanbladako kideek. Bazkaria, kalejira eta Bertsio Gaua egingo dituzte. Bertsio Gauerako izen emateak zabalik jarraitzen du Mollergi, Koiote eta Gaztetxean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide