Albisteak

‘Zestoa lagunkoia’ programaren bilera irekia bihar, asteartea, Udaletxean

Arratsaldeko 18:00etan izango da, Udaletxeko areto nagusian. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatutako proiektua da, Matia Institutuaren laguntzarekin. Helburua, pertsonen zahartze prozesuaz baliatu eta herriko bizitzan ongizate sortzaile eta protagonista bihurtzea da.

Biharko bileraren gaia adinekoekiko errespetua eta haien gizarteratzea izango da. Horrez gain, orain arte egin diren bileretan irten diren proposamen, eskaera… zein egoeratan dauden argituko da.Ā Bilera irekia da, beraz, interesa duen orok har dezake parte: herritarrak, elkarteetako kideak, herriguneko zein auzoetako jubilatuakā€¦

Hemen irakurgai Jesus Odriozola Zestoako Jubilatu Elkarteko presidentea eta Irati Aranguren Zestoako Udaleko Gizarte Zerbitzutako langileari programa honen inguruan eginiko elkarrizketa.

Informazio gehiago:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide