05- ‘Etorkinak laguntza ofizialei esker bizi dira’
— 2023-05-22Etorkinek finantza publikoetan eragiten duten uztezko kargari buruzkoa…
Bi ideia kontuan hartzeko:
1) Dirulaguntzak herritar guztientzat dira:
Jatorri atzerritarreko biztanleei buruzko bulo askok esaten dute beraiek direla gizarte-laguntzen eskasia eragiten dutenak. Eta horrela sinestarazten digute bertako biztanleen eta atzerritar jatorriko biztanleen arteko baliabideen aldeko lehia moduko bat dagoela.
Gizarte-laguntzak jasotzeko, lege-baldintza batzuk bete behar dira, eta horiek emateko, kontuan hartzen da pertsonen beharra, ez horien jatorria eta nazionalitatea. Pertsonek dituzten errenta-mailak eta zailtasun ekonomiko eta sozialak aztertzen dira.
2) Etorkinek ere laguntzen dute gastu soziala finantzatzen
Etorkinek gastu sozial jakin batzuk gehitzea soberan konpentsatzen da; izan ere, oro har, birbanaketa sistematik jasotzen dena baino gehiago ordaintzen den adin batean daude. Gogoratu behar da etorkinek gizarte-babesa finantzatzen ere laguntzen dutela kotizazioen bidez.
Gizarte-laguntzak gizarte-eskubide bat dira, eta herritar guztiek dute eskubide hori; izan ere, pertsona guztiek egiten dituzte ekarpenak, bai zuzeneko zergen bidez, bai zeharkako zergen bidez.
Gizarte-laguntzen eskasia ez da etorkinek duten presentziaren ondorio, baizik eta eskura dauden baliabideak ez datozelako bat laguntzen benetako premiarekin. Baliabide horiek gobernuek definitzen dituzten lehentasun politikoen araberakoak dira.
Hortaz, migrazio-politika gogortzeak ez du lagunduko aurrekontu defizitei aurre egiten.
Buloek, fake news-ak eta antzekoek autoktono-etorkin –guk-beraiek– dikotomia faltsua sortzen dute.
Egin zaitez bazkide