06- ‘Eskubide guztiak dituzte, eta betebeharrik ez’
— 2023-05-26265 zestoarrek ezingo dute botoa eman maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan…
Zestoan bizi diren herritar askok ez du boto eskubiderik:
Udal-hauteskundeetarako, eskubide hori dute bakarrik Europar Batasuneko herritarrek eta Espainian bizi diren atzerritarrek, baldin eta jatorrizko herrialdeek, itun baten bidez, aukera ematen badiete beren hauteskundeetan espainiarrei botoa emateko.
Hauek dira herrialde horiek: Bolivia, Cabo Verde, Chile, Colombia, Corea, Ecuador, Islandia, Noruega, Nueva Zelanda, Paraguay, PerĂº, Trinidad y Tobago.
Udal erroldaren datuei begiratuta, 3.795 zestoarretatik 3041ek dute boto emateko adina, baina soilik 2.776k eman ahalko dute botoa.
Gainontzeko 265k betebehar guztiak dituzte, baina botoa eskubiderik ez.
Oinarrizko eskubidea:
Parte-hartze politikoa eta publikoa funtsezkoa da gobernantza demokratikorako, zuzenbide-estaturako, gizarteratzeko eta garapen ekonomikorako, giza eskubide guztiak sustatzearekin batera. Parte hartzeko eskubideek zeregin garrantzitsua dute pertsonen eta taldeen ahalduntzean, eta hori ezinbestekoa da marjinazioa eta diskriminazioa ezabatzeko. Eskubide horiek ezinbestean lotuta daude beste giza eskubide batzuekin, hala nola elkartzeko eskubideekin, iritzi eta adierazpen askatasunarekin eta hezkuntzarako eta informaziorako eskubideekin. [Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi Komisarioaren Bulegoa]
Egin zaitez bazkide