Albisteak

1000ko langa pasa du intzidentzia tasak gurean, atzo 7 positibo kasu zenbatuta

Azken zazpi egun hauetan 16 kasu positibo detektatu dira Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak kaleratzen duen txosten epidemiologikoaren arabera. Hauetatik zazpi atzo. Gauzak horrela, 1001,54ean dugu intzientzia tasa gaur gaurkoz.

100.000 biztanleko azken hamalau egunetako tasan, eragin egiten du oraindik pasa den astean egun bakarrean 10 kasu positibo detektatu izanak. Noski, baita atzoko 7 kasu positiboek ere. Azken zazpi egunetan, ez da positiborik gabeko egun bakar bat bera ere izan gurean.

 

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide