199. Zalditxoak
— 2020-08-09Zestoako bainuetxea, 1910 ingurua. Urzale mordoxka, garai hartako joko mitiko batean ibiltzen. Azorin idazleak zioen bezala, “zaldi txiki-txiki batzuk bueltaka, isil-isilik, tapiz berde baten gainean”. Zaldi horiek batera eta bestera ibiltzen ziren, biradera bati eraginda, eta jendeak primeran pasatzen zuen, apustuak eginaz.
“Gipuzkoako probintzia honetan, adelanto moderno denak dauden honetan, bainuetxe guztiak europar erara jarri dituzte, zaldi mekanikoen lasterketak ezarriz, zeinak lehen Donostiako kasinoan bakarrik ustiatzen ziren. Denbora-pasa garestia da baina entretenigarria eta uren eragin sendagarriei laguntzen die, neurri handi batean gainera. Bazkaria amaitzen denean, zaldi lasterketei ekiten diete: “Cuando acaba la comida, que en los balnearios es larga como en los buques, porque además de comer hay que entretener el tiempo, comienzan las carreras, y en torno del juguete más caro que han conocido los hombres se agrupan los enfermos (ésta debe ser su denominación oficial) para ver cómo se puede realizar esa aspiración común en la raza humana de ver cómo se multiplica un duro sin esfuerzo, sin violencia, sin trabajo” (ABC, 1903-07-21).
Hasieran jolas bat besterik ez zena, ordea, jokorako “erruleta” bihurtu zuten denborarekin. Gaur egun kirol apustu etxeekin bezala: “Lehen zalditxoak ia kaltegabeak ziren; papertxo batzuekin jolasten zen, bakoitzak zaldun baten zenbaki batekin; helmugara lehenengo iristen zenak denei irabazten zien. Gero, ordea, mahai-tapiza jarri zen zalditxoen ondoan; bertan zenbakiak jarri ziren lerro horiz egindako gelaxkatan, eta zaldun erdiak gorriz margotu ziren eta beste erdiak haragi-kolorekoz; zaldi bakoitzari nahi adina diru jartzeko baimena zegoen eta kolore-konbinazioak sortu ziren: mayores, menores, pares, nones, cuadros y columna; esto ya es una ruleta. Una ruleta abreviada y entretenida, porque en vez de bolita salen veloces los ejemplares de las mejores cuadras, y a poquito dinero que se interese se recibe la sensación del Gran Prix de París o del Derby de Londres”.
Establezimenduek, hemen argazkian ikusten dugun Zestoako bainuetxean bezalaxe, sustatu egiten zituzten entretenigarri hauek. Lehen aipatu egunkariak, ironia finarekin, hala dio: “Emozio horiek denak beharrezkoak dira nerbio sistemarentzat edo giza-gorputzeko beste sistementzat; bestela zertarako daude ba Europa guztian zalditxo horiek kloruro-sodiko-bikarbonatuzko eta gainerako izen kimikoek dituzten iturrien ondoan?”. Eta jarraian: “Como las ciencias sigen adelantando una barbaridad, algún día se hallará la relación existente entre las aguas sulfurosas y los caballos mecánicos de carrera; algún día demostrará un sabio, aficionado, a verlas venir, que las afecciones del estomago se curan con cuatro vasos de agua mineral por la mañana y tres golpes a color por la noche en uno de esos hipódromos que siguen al bañista como el granizo a la lluvia”.
Baina –eta esango dute Historia ez dela irakaspen ederra– orduan ere gauzek bere alde on eta txarrak zituzten. Gaur egun jendea gero eta kezkatuago dago –eta arrazoiarekin– kirol apustu etxeek hartu duten indarrarekin eta, batez ere, gazte jendearengan sortzen ari diren mendekotasunekin, eta hura zen orduan ere hausnarketarako gai nagusia. Horrela bada, kezka pitin batekin amaitzen da ABC-ren eta gurea ere bai harekin batera: “Desberdintasun horiek saihesteko, mugatu egin beharko litzateke, horretarako agintea daukanak, gehienez joka daitekeen diru kantitatea”. “En tanto que se determina la eficacia y razón de esta asociación de caballos que corren y aguas que carenan al individuo, bueno sería normalizar el uso del azar á proporciones inofensivas. Porque hay quien se desboca sin ser caballo y hay quien merece serlo aunque no se desboque, según se obstina en que pase á su puerta la rueda hípica de la fortuna”. Esana geratzen da.
Egin zaitez bazkide