Albisteak
‘Lukurreria, lizunkeria eta heriotzaren erretaula’ antzezlana ikusteko aukera berri bat
— 2015-11-06Zestoako Eromen Produkzioak antzerki taldearen Lukurreria, lizunkeria eta heriotzaren erretaula antzezlana ikusteko aukera berri bat izango da asteburu honetan. Duela aste bete Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan antzeztu ondoren, igande honetan (azaroak 8) Bergarako Zabalotegi Antzokian eskainiko dute Valle-Inclanen obra, 19:00etan hasita.
Lukurreria, lizunkeria eta heriotzaren erretaula antzezlana, Amancay GaztaƱaga zuzendariak euskarara itzulitako eta moldatutako obra bat da. Obra hori, 2015eko Zestoako Antzerki Astean estreinatu zuten. Antzerki Astean bizitakoa oroitu asmoz, protagonistekin egin genuen bideo hau dakarkizuegu:
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide