Albisteak
Zestoako AEKko ikasleek antolatutako areto futbol txapelketa izango da Euskararen Egunean
— 2015-12-02Abenduaren 3a Euskararen Eguna izanik, Zestoako AEKko ikasleek areto futbol txapelketa antolatu dute. Txpelketa 17:00etan hasiko da Zestoako Kiroldegian. Hauek dira txapelketan izena eman duten taldeak: Ongi etorri (Zestoa), Hanka ahaldunak (Zestoa), Orioko mirotzak (Orio), Txatxarro (Zarautz), Egalariak (Zarautz) eta Lotsagabeak (Zarautz).
Parte hartzaileek, hiru partaideko bi taldetan banatuta ekingo diote txapelketari. Ondoren, talde bakoitzeko lehen bi sailkatuek finalaurrekoak jokatuko dituzte. Eta finalaurrekoetako garaileek finala jokatuko dute. Talde irabazleak Errigorako otar bat izango du sari gisa.
Hamabost minutuko partidak izango dira, eta berdinketa kasuan, bost minutuko luzapena eta penalti jaurtiketak ere izango dira. Partida irabazleek bi puntu eskuratuko dituzte, eta galtzaileek abesti bat kantatu beharko dute euskaraz.
Egin zaitez bazkide