Albisteak

ZESTOAKO SAN JUAN FUNDAZIOAK “KUDEAKETA AURRERATUARI ZILARREZKO A” SARIA LORTU DU

Zestoako San Juan Fundazioak Zilarrezko A Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria jaso du. Sari horrekin praktika aurreratuak dituzten eta bere interes taldeen bezeroak, pertsonak, akziodunak eta gizartea besteak beste asebetetze orekatua bilatzen dituzten erakundeak saritzen dira.

Zestoako San Juan Fundazioa irabazi asmorik gabeko fundazio bat da. Adineko pertsona dependienteei zerbitzu sozio sanitarioak eskaintzen dizkie, 3 baliabideren bidez: Egoitza, Eguneko Zentroa eta Etxebizitza Babestuak, guztiak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartuak daudelarik.

Erakunde horrek bere kudeaketa sistema ebaluatzeko eta hobetzeko Kudeaketa Aurreratuaren Eredua erabiltzen du erreferente gisa, eta saria lortu du, EUSKALITeko Ebaluazio Klubeko ebaluazioa jaso ostean.

“Kudeaketa-sistemaren etengabeko hobekuntza eta aurrerapena” bultzatzen dutenentzako saria

Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria, EAEko erakundeen artean Kudeaketa Aurreratuaren garrantzia lehiakortasunaren funtsezko elementu gisa bultzatzeko eta zabaltzeko sortu da.

Kudeaketa-sistemaren etengabeko hobekuntza eta aurrerapenarekin konpromisoa erakusten duten Euskadiko enpresa, hezkuntza-zentro, osasun-zentroek eta bestelako erakundeek, publikoek zein pribatuek, erdiesten dituzte Eusko Jaurlaritzak EUSKALITen bitartez ematen dituen aintzatespen horiek.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide