Albisteak
Herri Azoka antolatzeko bilerak oso erantzun ona izan du
— 2016-04-07Atzo egin zen Herri Azoka antolatzeko bilera. Herriko talde, eragile eta norbanakoei egin zitzaien gonbita. Bilerako deitzaileen arabera herritarrek oso ondo erantzun dute.
Aurten, aurreko urteko modura, Herri Azoka antolatzeko asmoa dago Zestoan, maiatzaren 21ean izango da. Aurreko urteko formatu antzekoa izango du, egun bateko azoka izango da, bigarren eskuko azoka antolatuko da eta honez gain artisauen postuak, musika, gastronomia… aurreikusten dira. Hala ere, aurten ideia berriak eta hobekuntzak sartzeko asmoa agertu da. Hasteko, aurtengoan, herriko taldeei eta eragileei egin zaie gonbita.
Herriko taldeek beraien lanaren berri eman eta aurrera begirako proiektuak herritarrekin konpartitu eta ideiak jasotzeko aukera izango dute egunean zehar. Bileran, talde bakoitzak orain arte pentsatuta daukanaren berri eman du eta pixkanaka egunari forma ematen hasi dira.
Ikusita, bigarren eskuko azokak eskatzen duela lan gehiena, aparteko lan talde bat sortu da materiala jaso, sailkatu eta egunean kalera ateratzeko. Datorren astelehenean, apirilaren 11an, 19:00etan bilduko dira Zentroan. Esku bat botatzeko dagoen edonor dago gonbidatuta.
Herri Azoka antolatzeko hurrengo bilera orokorra, berriz, apirilaren 21ean, 19:00etan Kultur Etxean egingo da.
Egin zaitez bazkide