Albisteak
Danborradako taldeak hasi dira prestaketa lanetan
— 2016-04-08Atzo egin zen danborrada antolatzeko bilera. Aurrez, zenbait taldek aurten jende gutxiago izango dela danborradan adierazi zutenez, taldeak biltzeko beharra ikusi zen. Talde gehienek, ordea, oraindik ez dakite zehazki zenbat kide izango diren. Beraz, datorren asterako kopuruak zehaztea eskatu zaie eta horren arabera erabakiko da aurreko urteetan bezala bost txarangarekin edo laurekin irten. Hau horrela, taldeetako kideei, lehenbailehen danborradan irtengo diren edo ez konfirmatzeko eskatzen zaie.
Bestalde, aurtengo ibilbideak eta kokapenak zehaztu zituzten taldeek.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide