Albisteak
Herri Urratsera joateko autobusa antolatu asmotan dabil Zestoako lagun talde bat
— 2016-04-27Maiatzaren 8an Senpereko lakuaren bueltan ospatuko den Herri Urrats ekimenera joateko autobusa antolatu asmotan dabil Zestoako lagun talde bat. Herritar talde horrek adierazi duenez “azken urteotan herrian egon den hutsune bat betetzera dator asmo hau, ez baita euskararen eta Seaskako Ikastolen aldeko jaira bertaratzeko autobusa antolatzeko saiakerarik egin”.
Autobusa 8.30ean aterako litzateke Zestoako Gurutzetik, eta 18.30ean Senperetik. Txartelak Zestoako Koiote tabernan eta Aizarnako Aranburu landetxean daude salgai, 10 euroren truke. Sustatzaileek ohartarazten dute gutxieneko jende kopuru batek erosi beharko duela txartela autobusak Zestoatik Senpererako bidea hartu dezan.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide