Albisteak

[ARGAZKIAK] Zestoako Amabirjin jaien hasiera – Irailak 7

 

Aranzabal Kontearen etorrerarekin hasi dira Zestoako Amabirjin Jaiak. Kontea Bainuetxean ostatu hartuta zenez, Kontearekin batera kalejira bat etorri da plazaraino. Kontearen etorrera Berzosax taldeak girotu du. Ondoren, San Juan eta Gisasola egoitzako kideek bota dute festei hasiera emateko suziria.

Festei hasiera emanda, txistularien eta herriko bandaren kalejira izan da. Arratsaldean, pala txapelketa mistoko finala ere jokatu da, Eider eta Josuk osatutako bikotea izan da irabazlea.

Gauean, preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko afaria eta DJ Bull-en emanaldia izan dira. Afaldu ondoren, Cabo Verden deportatua dagoen Antton Olaizola herritarrak skype bidezko zuzeneko elkarrizketa izan zuen plazan bildutakoekin. Ondoren, Jon Maia bertsolariak afaria girotu zuen, eta afal ostean kantaldia izan zen.

Datozen egunetarako egitaraua hemen ikus dezakezue.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide