Albisteak
Hemendik aurrera Coviran eta Keixa dendetan banatuko dira poltsa konpostagarriak
— 2018-07-10Poltsa konpostagarriak banatzeko saltokiak aldatu ditu Urola Erdiko Mankomunitateak. Pasa den otsailaren 19an itxi zen 2018an poltsa konpostagarriak banatzeko zerbitzua eskaintzeko diru-laguntzak eskatzeko epea. Zestoan, bi saltokitan banatuko dira. Herrigunean, Coviran supermerkatuan eta Arroabean, Keixa fruta-dendan.
Guztira, Azpeitian, Azkoitian eta Zestoan 11 establezimenduk jaso dute poltsak banatzeko diru-laguntza. Honen helburua, hondakin organikoen balorazioa, banaketa bereizia eta birziklapena sustatzea da, herritar guztientzat hurbilagoak eta erabilerrazagoak diren entrega-guneak sortuz. Urola Erdiko Mankomunitateak guztira 11.000€ bideratuko ditu zerbitzu honetara.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide