Albisteak

Eromen Produkzioak taldeak ‘Orlac-en eskuak’ antzezlana aurkeztuko du Azpeitiko XXXVII. Euskal Antzerki Topaketetan

Bihar hasiko dira XXXVII. Euskal Antzerki Topaketak. Datorren azaroaren 23ra bitartean, haur, gazte zein helduei zuzendutako antzezlanak izango dira ikusgai Azpeitian. Topaketetan aurkeztutako obren artean, Zestoako Eromen Produkzioak taldearen “Orlac-en eskuak” lana izango da. Ainhoa Odriozola azpeitiarrak idatzi du obra eta Amancay GaztaƱaga arduratu da zuzendari lanak egiteaz. Datorren azaroaren 9an aurkeztuko dute, iluntzeko 21:30ean hasita, Soreasun.

“Orlac-en eskuak” zein gainontzeko antzezlanetarako sarrerak internet bidez eros daitezke azpeitia.eus webgunean. Egunean bertan ere leihatilan eskura daitezke sarrerak, bost euroren truke.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide