Albisteak

Sormen idatzian lehen urratsak emateko ikastaroa antolatu du Eromen Produkzioak antzerki elkarteak

Sormen idatzian lehen urratsak emateko ikastaro laburra antolatu du Eromen Produkzioak taldeak otsailerako. Guztira, lau saio izango ditu ikastaroak; otsailaren 8, 15, 22 eta 29an. Tailerraren helburua, norbanakoak sormen idatzira hurbiltzea da. Idazmenaz gain, sormen teknikak eta ariketak landuko dituzte parte hartzaileek.

Iñigo Dierez gidoilari azkoitiarrak zuzenduko ditu saioak. Donostiako Arte Eszenikoan Tailerrean ikasi zuen Dierezek eta ordutik, gidoigintzarekin zerikusia duten ikastaro desberdinak egin ditu,  Chicagoko “The second city” eskolan esaterako. Ikastaroko saioak goizeko 11:30ean hasi eta 13:00ak bitartean luzatuko dira. Prezioari dagokionez, antzerki taldeko kideek 20 euro ordaindu beharko dituzte eta gainerakoek, 25. Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko bidali mezu bat eromenprodukzioak@gmail.com-era edo deitu 636 906 737 telefono zenbakira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide