2020ko lehen hiruhileko zaborra, ura eta estolderiari dagozkion tasak ordaintzeko epea zabalduko du Udalak
Danbolin— 2020-06-052020ko lehenengo hiruhileko zaborra, ura eta estolderiari dagozkion tasak borondatez ordaintzeko bihar, ekainak 6, zabalduko du Udalak. Ordainketak uztailaren 6ra bitarteko lanegunetan egin ahal izango dira, egun hori barne. Borondatez ordaintzeko epea amaitu ondoren, premiazko prozedura exekutiboari ekingo zaio eta ordaintzen ez diren agiriei dagokien errekargua aplikatuko zaie.