2021eko lehen hiruhileko zaborra, ura eta estolderiari dagozkien tasak ordaintzeko epea zabalduko du Udalak
Danbolin— 2021-05-14
Bihartik hasi eta ekainaren 15era bitartean ordaindu beharko dira zaborra, ura eta estolderiari dagozkien tasak.
2021eko lehenengo hiruhileko zaborra, ura eta estolderiari dagozkion tasak borondatez ordaintzeko bihar, maiatzak 15, zabalduko du Udalak. Ordainketak ekainaren 15era bitarteko lanegunetan egin ahal izango dira, egun hori barne. Borondatez ordaintzeko epea amaitu ondoren, premiazko prozedura exekutiboari ekingo zaio eta ordaintzen ez diren agiriei dagokien errekargua aplikatuko zaie.