Albisteak
[PUBLIZITATEA] Fruta-arbolen kimaketa ikastaroa antolatu du Kimu Batek
— 2022-02-11Fruta-arbolen kimaketari buruzko ikastaroa egingo dute Kimubat Gardenen otsailaren 17 eta 18an. Aitor Etxeandia zuhaitzen kimaketan adituak gidatuko du bi saiotan egituratuko den formakuntza.
Lehen saioa, hilaren 17an izango da, arratsaldeko 17:00etan eta bi ordu eta erdiko iraupena izango du.Saioan, Euskal Herrian landatzen diren ohiko barietateei buruz mintzatuko da Etxeandia. Bigarren tailerra, aldiz, otsailaren 18an izango da, 15:30etatik 18:00etara, eta inguruko zuhaitzak kimatzen ikasiko dute parte-hartzaileek, gero haien lorategi eta lursailetan ikasitakoa aplikatzeko.
Ikastaroak 20€-ko prezioa du eta izen-emate epea irekita dago. Parte hartu nahi dutenek kimubat@kimubat.eus helbidera idatzi edo 943 15 00 85 telefono zenbakira deitu dezakete.
Egin zaitez bazkide