Albisteak

Irrintzi eta barre-terapia tailerrak antolatu ditu Portalek

Irrintzi tailerra eta barre-terapia saioa antolatu ditu Portale kultur elkarteak datozen asteetarako. Irrintzi tailerra azaroaren 18an izango da, ostirala, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean, Alonderon. Isabel Kirzerek gidatuko saioa eta aurrez parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena Portalen, hiru euroren truke.

Barre terapia saioa, berriz, hilaren 22an izango da, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean, Alonderon. Izen-ematea zabalik dago jada; bazkideek bost euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek, zazpi.

Bestalde, Xiberoako ikastolen aldeko saskiak eska daitezke Portalen. Hiru saski daude aukeran: Pettarra (ahate gibel berrosatua, eztia, ardi gazta kiloa, bixkotx gatzatuak eta pastak), Arbaila (eztia, bixkotx artisanalak, kilo erdiko bi gazta, bixkotx gatzatuak, erreximenta, pastak eta tisana), eta Basabürüa (xerriki patea, bixkotx artisanalak, ardi gazta kiloa, xahalki axoa, lukainka idorra eta pastak). Eskaerak azaroaren 24a baino lehen egin beharko dira.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide