Albisteak
Garazi Abasoloren hitzaldiarekin hasi da mendi astea
— 2022-11-10Atzo arratsaldean hasi zen mendi astea, Garazi Abasolo nutrizionistaren “Nola elikatu kirolean! Nola elikatu mendian!” hitzaldiarekin. Herritarren interesa piztu zuen gaiak, eta 35 lagun inguru bertaratu ziren Alonderoko aretora. Elikadurak kirolean duen garrantziari buruz aritu zen Abasolo, eta kirol desberdinak praktikatzeko nola elikatu behar den ere azaldu zuen.
Bihar, ostirala, Jon Artano zestoarrak “Esplorazio zientifikoa eta alpinismoa. Darwin mendikatean, Suaren lurraldean (Txile)” saioa eskainiko du 19:00etan Alonderon. Larunbatean, berriz, BTT zeharkaldia egingo dute mendi asteari amaiera emateko. Zestoa-Urdaneta-Pagoeta-Iturriotz-Altzola-Aizarna-Zestoa ibilbidea egingo dute, goizeko 8:30ean hasita.
Argazkiak: Agiro Mendi Kluba
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide