Albisteak
Jon Artanok “Juana” liburua aurkeztuko du bihar, asteartea, Alonderon
— 2023-11-06Urriaren 26an aurkeztu zuen Jon Artanok ofizialki Donostiako Fermin Kalbeton kaleko Elkar dendan “Juana” liburua. 2022an Tene Mujika beka irabazita, urtebeteko epea izan du Artanok liburu idazteko. “Juana” izenburua du liburuak eta Juana Perea Plata emakume kolonbiar ausartaren istorioa kontatzen du, eta aldi berean, Bilbon errotutako Perea familiak gerran eta ondoren izandako nondik norakoak ere jasotzen ditu.
Bihar, asteartea, arratsaldeko 19:00etan izango da liburuaren aurkezpena Alondero aretoan Portalek antolatuta eta Pako Aristi idazlea izango du gidari Artanok.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide