Albisteak
[PINTADA] #HARROHERRI!
— 2024-03-28Zestoako AEK euskaltegiak eskerrak eman nahi dizkio Zestoako herriari 23. Korrika arrakastatsu egiteagatik.
Eskerrak Korrika batzordeari, egindako lanagatik. Eskerrak Zestoako, Arroako eta Aizarnako eskolei, umeei euskararen balioa transmititzen jarraitzeagatik, eta Korrika txikiak antolatzen egindako lanagatik.
Eskerrak martxoaren 15eko Korrikaren aldeko txotxa egin ahal izateko ekarpena egin zenuten guztiei: Mollergi, Fati, Koiote, Txoko, Uztapide eta Gurutze tabernei, Uzkudun harategiari, Txoko Txiki okindegiari eta Premietxeberri baserriari. Baita Portale Kultur Elkarteari ere, martxoaren 20ko goizaldean taberna ireki eta txokolatea emateagatik.
Bukatzeko, eskerrik asko 23. Korrika iritsi aurreko ekintzak antolatu ahal izateko boluntario lanetan ibili zareten herritar guztiei ere, ezinbestekoa da zuen lana. Baita eragile zein norbanako guztiei ere, edizioz edizio Euskal Herria batzen duen euskararen aldeko ekimen erraldoi honetan parte hartzen jarraitzen duzuelako.
Izugarria izan da!
Eskerrik asko!
Zestoako AEK euskaltegia
Egin zaitez bazkide