Albisteak

Aitor Huergok “Ganbarako Doinuak” musika lana kaleratu du

Aitor Huergok “Ganbarako Doinuak” izeneko bere bigarren lan musikala aurkeztu du. 10 abestiz osatutako album honek norbanakoaren askatasuna, memoria, agurra, erresilientzia eta natura bezalako gaiak jorratzen ditu, dena formatu akustikoan. Gainera, kolaborazioz betetako diskoa da.

Jatorriz bilbotarra, Huergo Endoian bizi da aspaldidanik, eta bertan grabatu du bere azken albuma. Musika irakaslea izateaz gain, Zestoako musika eskolako ikaslea ere bada.

Spotifyn “Ganbarako Abestiak” entzun dezakezu hemen. Albuma formatu fisikoan nahiago baduzu, Bandcampen, Itziarko Gure Dendan edo Debako Arkatza liburu-dendan eros dezakezu.

Irailetik aurrera, Aitor Huergok kontzertuak eman nahiko lituzke. Horretarako berarekin harremanetan jarri nahi badu, aitorhuergo@gmail.com helbidera idatzi dezake.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide