Albisteak

Basauriko Eskarabilera aurkitu du Jokin Artetxek Izarraitzen

Asteburuan Basaurin izan diren festetako Eskarabilera pertsonaiaren burua agertu zen atzo goizean Izarraitzen.

Basauriko festetako pertsonaia nagusia da Eskarabilera. Buru gainean ikatza eramaten zuten aitzinako emakumeei egiten die erreferentzia, bi metroko altuera hartzen duen, erraldoiak.  Urtero, Basaurik dituen 16 kuadrilletatik, bati dagokio haren zaintza. Festetan zehar kausa solidario bat aukeratzen da eta horren aldeko ekintza guztietara eramatea da haien zeregina. Festei amaiera emateko, puxika erraldoi batekin Eskarabileraren burua airera bidaltzen da, eta kuadrilla arduradunari egokituko zaio hura azaltzean Basaurira bueltan eramatea.

Zestoan, atzo urriaren 21eko goizean oilagorretan zebilen Jokin Artetxek topatu zuen burua. Menditik txakurrarekin bueltan zegoela urrutira ikusi zuen buru moduko bat, eta bere buruari galdetu zion,” ze ostra, zer da hori?”  hurreratu eta buru-handi bat zela ikusi zuenean harrituta pentsatu zuen: “baten batzuk, parranda edo gaupasa eginda nonbaitetik buruhandia harrapatu dute”. Baina gerturatzerakoan atzealdean mezu bat zuela ikusi zuen. “¡Eres el afortunado!” zioen. “Bertan jartzen zuen zer egin behar nuen, nora deitu behar nuen, mezu elektronikoa bidaltzeko helbidea… aurkitzen zuenarentzat, 150 euroko ordain saria egongo zela ere jartzen zuen”. Kotxetik 500 metrora zegoela eta lepoan hartu eta etxera abiatu zen. “Edonork ikusteko modukoa, hau nora doa muñeko zahar horrekin” pentsatu zuen bere artean.  Artetxek aipatu digunez, bere koinata Basaurikoa da eta hari deitu zion, hura ere harrituta nonbait, bezperan ikusi zuten burua hegan eta jada agertu da. Beste urte batzuetan Normandian, Republica Cheka, Ibarrangelun, eta aurten Zestoan, eta arroar batek bilatu. Zerbait historikoa, ematen duenez oso zaila omen da eta hurrengo egunean topatzea.

Jokin Artetxek egin ditu bere lanak eta jarri da basauritarrekin hartu emanetan. Aurten 500 lagun inguru dituen Aldatxa kuadrillari egokitu zaio Eskarabileraren zaintza eta beraz bere bila Zestoara etorri eta Basaurira bueltan eramateko ardura. Bertako kidea den Yera Marcosek aitortu digunez, “poz handia eman die Eskarabilera agertu izanak”.   Ez omen da ohikoa erraldoiaren burua agertzea, kuadrilla askok ez dute inoiz Eskarabilera bat bueltan ekartzea lortu.

Oraindik data zehazteke dutela esan digute Aldatxa kuadrillakoek, baina Artetxerekin eta Zestoako Udalarekin harremanetan jarri eta hemen, Zestoan, ekitaldi bat antolatzeko asmoa dute. 150 eta 200 pertsona inguru izango dira aurtengo Eskarabileraren bila etortzea aurreikusten duten lagunak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide