Albisteak
Jon Artano Rikardo Arregi kazetaritza saria jasotzeko finalisten artean sailkatu da
— 2024-11-06Azaroaren 27an Euskadin kazetaritzan eta komunikazioan egindako lanak goraipatzen dituen Rikardo Arregi sariak banatuko dira Andoainen. Jon Artano, Zestoako kazetaria, finalista da Kazetaritza kategorian Juana liburuagatik, Kolonbian gertatutako Juana Perearen hilketa eta bertako eskualdeko gatazka ekologikoak kontatzen dituena. Beste finalistak June Fernandez, Bada hedabidea eta Feminizketak taldeko kideak dira. Komunikazioan, Ikusgela, Ezer ez eta festa, Ez hain ondo eta Flop Kultura bezalako proiektuak lehiatuko dira. Sari bakoitzari 9.000 euro dagozkio.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide