Albisteak

[ZUTABEA] Manu Izeta. Buruko errota martxan

Gaza, Ukraina, Israel, Errusia, Libano, Estatu Batuak, heriotza, gosea, desplazatuak, haurrak, emakumeak, 42.000, 100.000, zenbat? Genozidioa, negozioa, armak, interesak, dirua, migrazioa, arrazakeria, gorrotoa, geopolitika, Trump, Harris, Miley, Maduro, Putin, Netanyahu, Kim Jong-un, klima aldaketa, berotegi-efektua, negazioa, dana, uholdeak, lehorteak, tenperatura maximoaren errekorra, minimoaren errekorra, gerrak, gosetea, pobrezia, hiesi, mafiak, basamortua, itsasoa, patera, kaiuko, txalupa, gorpuak, txikiak, handiak, Meloni, Abascal, ultraeskuina, neonaziak, hooliganak, homofobia, txuria ala beltza, langabezia, behartsuak pobreago, ahaldunak aberatsago, Elon Musk, Zuckerberg, adimen artifiziala, sare sozialak, matxismoa, bortxaketak, etxekoak edo kanpokoak, zaintza, eliza, pederastia, zezenketak dira tortura…

Jarrai nezakeen, Danbolin osoa bete arte. Baina dena ez da txarra mundu honetan:

Maitasuna, familia, kuadrilla, laguna, besarkada, muxua, laztanak, konfiantza, hizketaldiak, paxiua, Sastarrain, eguzkia, euria, urtaroak, natura, mendia, hondartza, itsasoa, kafea, trago bat, parranda, bikotea, ferekak, sexua, masturbazioa, plazera, musika, zinea, euskara, liburuak, gurea kultura, jatekoa, siesta, haurrak, barreak, negarra, konplizitatea, kooperazioa, laguntza, esperantza, boluntarioak, auzolana, hamaiketakoa, argazki zaharrak, bidaiak, oporrak, deskonexioa, lasaitasuna, meditazioa, masajea, ZU…

ZU bai, edo HI irakurle, zeren mundu honetan gauza txar asko dagoen arren gauza politen pisua handiagoa da eta ZU ere polita zara, politak gaittunk!

Heriotza zor dugu jaiotzen garen unetik. Momentuak bizi, aske izan, bihotzari jarraitu besteek diotenari jaramonik egin gabe. Zure buruari onena opa.

Manu Izeta




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide