Albisteak
[ARGAZKIAK] Areto betearekin eman zaio Arkeologia Asteari hasiera
— 2024-12-11Asier Gomez Olivenciaren “Georgiatik Zestoara, Atapuercatik pasatzen; lehenengo gizakien zantzuak bilatzen Urolako bailaran” hitzaldiarekin eman zitzaion atzo Antxietako Arkeologia Asteari hasiera. Alonderoko aretoan 30 lagun inguru elkartu ziren adituaren azalpenak entzutera. Gizakiaren Afrikako aurreneko aztarnetatik Zestoarainoko bidean, Granadako Barranco Leon, Burgosko Sima del elefante eta Atapuerca izan zituen mintzagai. Baioko aztarnategiari buruzko hainbat informazioa ere eman zuen. Laborategietako azken emaitzak jaso bitartean adinari buruzko data zehatzik eman ezin bada ere, oso zaharrak izateko itxura dutela aurreratu zuen adituak aho txikiarekin. Emanaldiaren amaieran Baion aurkitutako hainbat aztarna erakutsi zituen Gomezek.
Ostegunean Joseba Riosen txanda izango da. Honek “Azken Neandertalak Euskal Herrian” hitzaldia eskainiko du, ordu eta leku berean. Eta Arkeologia Asteari amaiera emateko, igandean, goizeko 11:00etatik 15:00ak bitartean, Antxietaren erakusketa ikusteko aukera izango da arkupetan.
Egin zaitez bazkide