Albisteak
[ARGAZKIAK] “Zestotik mahaira” agroekologia zikloa hainbat sukaldaritza ikastarorekin hasi da
— 2024-12-20Zestoako Udalak, “Zestotik mahaira”, agroekologia zikloaren bigarren edizioa antolatu du abendua eta urtarrila bitartean. Orain arte adin guztietako pertsonei zuzendutako sukaldaritza ikastaroak egin dira, Maitane Cabezak gidatzen duen “Koxinatu” proiektuarekin. Gertuko eta garaiko elikagaiekin otorduak prestatzeko gakoak ikasi dituzte herritarrek bertan.
Urtarrilean, zikloari jarraipena emango diotela iragarri du udalak eta aurrerago jakinaraziko dituzte hurrengo ekintzak eta datak.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide