Albisteak

[ARGAZKIAK] Zoroperi arratsaldeak eman zuena argazkitan

Eguerdian giro bikaina izan zuten gaztetxekoek kiroldegi atariko bazkarian. Jarraian, txarangaren atzetik denak kiroldegira joan ziren. Leporaino bete zen kiroldegia Abantzu Pilota Klubak antolatutako jaialdirako. Aizarnarrek lortu zuten aurreneko saria, akoarrek bigarrena eta zestoarrek hirugarrena. Pilota partidak giroari bero eutsi zion, Sasiain-Aizpuru 22 eta Txapei III- Erasun 21ko emaitzarekin bukatu zen partida.

Haurrentzat Zapotxin pailazoaren ikuskizuna izan zen kultur etxean eta taberna giroan, berriz, bertso-poteoa, Erniarraitzek antolatuta, Aitor Sarriegi eta Jon Gurrutxagarekin. Dantzarako gogoz zeudenentzat Fan&GO erromeri taldea, udaletxeko arkupeetan.

Sareko mariskoaren otarra berezia Azkoitira joan da. Agertu da sariduna 546 zenbakiarekin.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide