Albisteak

Euken Zubelzu eta Jokin Arrizabalaga Gipuzkoako 3. mailako txapeldunak

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako urteko azken jardunaldian, Abantzu taldeko Euken Zubelzu eta Jokin Arrizabalaga izan dira garaile. Pasa den ostiralean, abenduak 27, izan zen partida Itziarko pilotalekuan. Murumendi taldeko Ekain Barandiaran eta Iker Sanchezen aurka aritu ziren Zestoarrak eta 21-22ko emaitza borrokatuarekin amaitu zuten garaile.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide