Albisteak

2025ean Danbolineko sare sozialetan izandako bisitak

2026ari ongietorria eman berri diogu, eta atzera begira jarrita, pasa den urtearen errepasotxoa egin dugu. Danbolineko webguneko eguneroko jardunaz gain, sare sozialek ere garrantzi handia dute gure egunerokotasunean. Hori dela eta, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean Instagram eta Facebook sare sozialetan bisita gehien izan dituzten argitalpenak eta zuzenekoak begiratu ditugu.

Instagram

Hauek izan dira Instagramen ikustaldi gehien izan dituzten hiru zuzenekoak:

1. “Elkartasuna ez da delitua” lelopean, Zestoako Mugimendu Feministak deitutako elkarretaratzea. Guztira 7.695 ikustaldi izan ditu.
2. Zoroperi eguneko “Vamos al frontón” kalejira, 4.522 ikustaldirekin.
3. Zestoako Herri Kroseko helduen lasterketa, 2.951 ikustaldirekin.

Facebook

2025ean, Danbolineko Facebook orriak 1.526.404 bistaratze izan ditu guztira. Sarrera gehien izan zituen eguna irailaren 8a, Amabirjin Eguna, izan zen, 19.032 sarrerekin.

Argitalpenei dagokienez, hauek izan dira ikusienak:

1. [ERREPORTAJEA] Endoiako Barrensorotik itsasora. Iñaki Elorza arraunlariari papererako egindako erreportajea. 12.447 ikustaldi izan ditu, eta 4.640 erabiltzailengana iritsi da.
2. [POSTONTZIA] Agur eta egun handirarte, Kontxita Garaizabal. Maite Kortak Danbolineko Postontzira bidalitako bideoa. 7.560 ikustaldi izan ditu, eta 4.640 erabiltzailengana iritsi da.
3. Hiru egunen ostean, Zestoako sei bizilagunen aurkako epaiketa bihar amaituko da. Argitalpenak 6.174 ikustaldi izan ditu, eta 3.928 erabiltzailengana iritsi da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide