Urtarrila 2026
— 2026-02-10Irakurri 278. zenbakia hemen.

Korrika Kulturalaren egitarauaren barruan, Zestoako herritarrek ere hitzordua izan dute gaur Xoxote mendian. Aittolatik abiatu dira batzuk, eta beste batzuk lehenago atera dira Ondarbasotik. Goizean zehar euri eta ateri uneak tartekatu badira ere, mordoxka bat lagun elkartu dira tontorrean euskararen aldeko aldarria egiteko.
AEK-ren Urolako taldeak antolatu du irteera, eta zestoarrek, azpeitiar eta azkoitiarrez gain, bidelagun izan dituzte Anaitasuna, Lagun Onak eta Agiro Mendi Taldea.
Xoxoteko aterpetxearen bueltan elkartu dira 11:30ean Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako ordezkari eta euskaltzaleak. Talde argazkia atera ondoren, hamaiketakoa partekatu dute.