Albisteak

3.312,79ko intzidentzia tasa dugu herrian, azken hiru egunetan beste 35 positibo zenbatuta

Gora eta gora jarraitzen dute Zestoako positibo kasuek eta ondorioz intzidentzia tasak. Azken hiru egunetan 35 positibo zenbatu ditu Osakidetzak Zestoan; 6 astelehenean, 15 asteartean eta 14 asteazkenean. Intzidentzia tasa 3312,79ra igota dago. Inguruko herriei begiratuta, geurean dugu momentuan tasarik altuena;  2503,29koa da Azpeitiko tasa eta 1628,17koa Zumaiako.

Gaurtik aurrera kalean musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da berriro. Kirola egiteko, mendian eta hondartzan bakarrik edo bizikideekin gaudenean kendu ahalko da.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide