Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi berri dituen datuen arabera, azken astean zortzi lagunek eman dute positibo herrian eta intzidentzia tasa 308,17an kokatu da (joan den astean 128,40 kasukoa zen).
Eskualdeko gainerako herritan ere atzematen ari da positibo kopuruen goranzko joera. Azpeitian, eremu gorrian daude eta Azkoitia, Zarautz, Orio eta Zumaia eremu horian. Getarian eta Aizarnazabalen 900dik gorako intzidentzia tasa dute baina 5.000 biztanletik beherako herriak direnez, ez dira koloreetako eremuetan sartzen.
Neurri murriztaileak
Bihar, asteartea, jende pilaketak saihesteko neurriak iragarriko ditu Gotzone Sagardui Osasun sailburuak. Neurri horiek eremu gorrietan dauden herrietan aplikatuko dituzte. Datuak ikusita, beraz, Azpeitian ere ezarriko dituzte bihar neurriok.