Albisteak

44. Herri Krosa, Iñaki Irureta Memoriala, jokatuko da igandean eta atzo bigarren entrenamendu saioa egin zuten

Martxoak 17 igandea, Zestoako 44. Herri Krosa Txapelketa burutuko da, Iñaki Iruretaren omenez. Zestoako Atletismo Klubak Udalaren laguntzarekin antolatutako ekitaldi hau San Jose egunarekin bat egiten duen urteroko tradizioa da. Haurrentzako lasterketa 10:00etan hasiko da, eta lasterketa nagusia 11:30ean. Korrikalari helduek bi distantziaren artean aukera dezakete: 2,6 kilometro edo 8,5 kilometro. 

Herritarren parte-hartzea sustatzeko asmoarekin bi entrenamendu saio egin dituzte azken bi igandeetan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide