Albisteak
50 lagun inguru bildu ziren ziren Feminismotik (h)astearen baitan antolatutako “Klase feminismoaren oinarriak” hitzaldian
— 2018-06-12Atzo hasi zen Zestoako Txoko Feministak, Gaztetxeak eta Gaztedi sailak elkarlanean antolatutako ‘Feminismotik (h)astea’. Nahia Santanderrek eskainitako Klase feminismoaren oinarriak hitzaldiak eman zion hasiera ekintza eta aldarrikapenez beteriko asteari. 50 lagun inguru bildu ziren Gaztetxean Santanderrek eskainitako saioan.
Ostegunean jarraituko dute ekintzekin. Hilaren 14an, Gorputzari tratu onak emakumeentzako tailerra izango da arratsaldeko 19:00etatik 20:30era. Haizea Egiguren Harremanitzeko kideak eskainiko du tailerra eskola txikiko psikomotrizitate gelan.
Larunbatean, hilak 16, MICE eta ON taldeek kontzertuak eskainiko dituzte Gaztetxean. Iluntzeko 22:30ean hasiko da Bargaztak oholtzan saioa eta DJ Turtukiñaren musikarekin emango diote amaiera ekintzaz beteriko asteari. Gaztetxera hurbiltzen direnek, zozketa erotikoan parte hartzeko aukera izango dute.
Egin zaitez bazkide